XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inguratzen gaituen egoera diglosikoak nabarmenago jartzen du metodologia sistematizatu beharra: ikasgelatik at inolako euskara-girorik ez dagoenez, ikasgelan egoera bereziak sortu beharko.

Egoera horiek, euskarari dagokionez, bi une desberdinetan bereizi nahi genituzke: - euskararen erabilkera intentsiboa: euskara bera landuko den uneak.

Egitura eta hiztegi berezi eta zehatzak landuko dira.

Programaketa zehatza eskatzen dute une horiek euskararen garapenak haurraren pentsamenarekin eta afektibitatearekin izan behar dituen loturak kontutan harturik.

Aurrerago aipatuko ditugu une horietan eman behar diren urrats desberdinak.

- extentsiboa: euskara beste gaiak lantzeko erabiliko den uneak.

Une intentsiboetan bereziki landutako egitura eta hiztegia eginkizun horietarako praktikoki erabiltzen saiatu beharko luke irakasleak.

Hau izan daiteke metodologian eman daitekeen urratsik garrantzizkoena: euskararen adierazkortasuna sumatu behar du haurrak.

Hortik metodologiaren ekintzazkotasuna: euskararen edukinak programatzen badira, ekintza-unetan erabiltzeko egiten bait da hori hain zuzen ere.

Aipatu den eran, gure ustez euskararen plangintza intentsiboari garrantzi gutiegi eskaini izan zaio orain artean.

Bereziki puntu hau aipatu nahi dugu orain, honetarako R. Titone-ren eskutik joanez.

Euskara intentsiboki lantzeko uneetarako honako alderdi desberdin hauek sakonki aztertu eta prestatu beharko lirateke: girotzea, edukin berrien aurkezpena, ariketa egituratuak eta ekintzak.

Girotzea: euskararekiko giro egoki eta berezi bat prestatzea da helburua: Eginkortasuna eta atseginkortasuna alde batetik, eta hizkuntzaren erabilkera berezia adieraziko duten baldintzak sortzea bestetik izango lirateke une hauetarako aztertu beharko liratekeen puntuak.